Kaixo, Liliana Montalvo Peña naiz, 45 urte ditut, Kolonbian jaioa. Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko ikastaro honetan izan dudan esperientziaren berri emango dut testu honetan.

Ikastaro hau hasi nuenean, segurtasun falta handiarekin iritsi nintzen, beldur nintzen… Autoestimua oso baxua nuen, ez nekien zerekin edo norekin topo egingo nuen, baina ustekabeko handia izan zen niretzat.

Izan ere, EDE Fundazioan, baita EMAKTIVA programan eta irakasleen artean ere, pertsona bikainak aurkitu ditut, ondo antolatutako profesionalak dira. Beren hitzen bidez motibatu gaituzte aurrera jarrai dezagun. Eman zidaten guztiagatik, eskerrak eman nahi dizkiet. Nire inguruko pertsonei beti hitz egingo diet Fundazio honi buruz.

Ikastaroari dagokionez, pertsona bikainekin egon nintzen, ikaskide onekin. Oso talde sendoa eratu genuen. Gauza garrantzitsu asko ikasi nituen, hala nola, pertsonak nola tratatu eta lagundu; ohean pertsonak garbitzen; garabia erabiltzen; ulertzeko eta jakiteko gaitasuna izaten,  askotan adinekoek modu ezberdinean jarduten dutelako; trebetasunak, etab. Egoitzako praktikak ederrak izan dira. Tratu ona dago lankideen artean, eta erabiltzaileei ere tratu ona ematen zaie. Uneoro goxatu dut erabiltzaileekin: dutxatzen nituenean, ohean garbitzen nituenean eta haiei etengabe laguntzen nien bitartean.

Indartuta atera naiz, seguru, prest, ahaldunduta, eta jakinda egunetik egunera gehiago eman dezakedala.

EDE Fundazioa eta EMAKTIVA, ESKER MILA emandako aukeragatik. Beti eramango zaituztet bihotzean.