CEBEK1

2021eko apiriletik maiatzera bitartean, ahultasun-egoeran dauden emakumeei zuzendutako gizarteratze eta laneratze proiektua den Emaktiva programatik, berriro jarri ditugu martxan borondatezko lan korporatiboko ekintzak Bizkaiko hainbat enpresarekin.

Horretarako, Bizkaiko Enpresen Konfederazioarekin (CEBEK) izan gara berriro, zeinarekin EDE Fundazioak  eta Emaktiva Programak urteak daramatzagun elkarlanean. Horren helburua da 5. GJH lantzea, generoen arteko berdintasuna lortzeko eta emakume eta neska guztiak ahalduntzeko. Ekintza horiek Enpresan Bardin (CEBEK) y Emaktiva (EDE Fundazioa) Programen baitan daude.

Boluntariotza Korporatiboko bi saio egin ditugu, biak CEBEKen egoitzan, eta, Nieves Gamiz Cebekeko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendariaren laguntzarekin, lan-saioak diseinatu ditugu, prestakuntza kualifikatzailea duten ibilbide integraletan parte hartzen duten emakumeen irteera-profilei begira.

La primera de las sesiones, desarrollada el 28 de abril y dirigida a las mujeres que participan en el itinerario de Actividades administrativas en relación con la clientela, conto con la participación de: Inés Alonso, Directora de Responsabilidad Social y Medio Ambiente y Batirtze Gaztelu, Técnica de Dirección General de Zabalgarbi, y con Miren Fernández, Directora de Desarrollo de Personas de Mutualia. Los contenidos que trabajamos en la sesion fueron los siguientes:

Lehenengo saioa apirilaren 28an egin zen, Jarduera administratiboak bezeroekin erlazionatzeko ibilbidean parte hartzen duten emakumeei zuzendua. Hauexek parte hartu zuten: Ines Alonso Zabalgarbiko Gizarte Erantzukizun eta Ingurumeneko zuzendaria eta Batirtze Gaztelu Zabalgarbiko Zuzendaritza Nagusiko teknikaria, eta Miren Fernandez Mutualiako Pertsonen Garapeneko zuzendaria.  Honako eduki hauek landu genituen bileran:

  • Kasu praktikoak, gaitasun teknikoei buruzkoak: erabilitako baliabide informatikoak eta kudeaketako aplikazioak, eskaeren harrera eta kontrola, bezeroen arreta, kexak, iradokizunak…
  • Zeharkako gaitasunak lanpostua ongi garatzeko: talde-lana, gizarte-trebetasunak, salmentarako trebetasunak, proaktibitatea, beste batzuk).
  • Enpresetan ongi garatzeko gakoak.

 

Bigarren saioa maiatzaren 12an egin zen, eta, oraingoan, gizarte-erakundeetan Arreta soziosanitarioaren ibilbidean parte hartzen duten emakumeei zuzendua. Honako hauek hartu zuten parte: Itziar Urrutia Foruko Egoitzako zuzendaria, Begoña Martin Goitia Bilbozarreko gerokultoreen koordinatzailea, eta Ana Isabel Rodriguez José Mª Azkunan osasun-gerokultoreen koordinatzailea, guztiak IMQ Igurcoko Gizarte eta Osasun Zerbitzuetako langileak. Saioko edukiak hauek izan ziren:

 

  • Esperientzia praktikoa gerokultore-lanpostuan: Bere enpresako antolaketaren egitura; txandakakotasuna; egiten dituen lanen antolaketa. Zailtasunak, lanpostua ongi garatzeko gakoak.

 

  • Lanpostuaren garapen egokirako zeharkako gaitasunak: komunikazio-teknikak; mendekotasuna duten pertsonen gizarte-animazioko gakoak; gizarte-trebetasunak; komunikazio-trebetasunak; mendekotasuna duten pertsonekiko harreman-eredua…).

 

Oso pozik gaude lan egin ahal izan dugun guztiarengatik, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei boluntariotza korporatiboko bi saio hauetan parte hartzeagatik.

 

Enpresa guztiak animatzen ditugu Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030eko helburuetan lanean jarraitzera. Emaktiva programan parte hartu nahi duten enpresa guztientzat hemen dituzue gurekin harremanetan jartzeko  datuak, (posta elektronikoa: emaktiva@edefundazioa.org edo 944 009 999 telefonoa).