Eskerrak eman nahi dizkiot EMAKTIVARI, “Bezeroarekiko Administrazio Jarduerak” izeneko ikastaroan parte hartzeko aukera eman didalako, 16 laguneko talde honetan.

Mugarria izan da nire bidean.

Agian, ikastaroa hasi zenetik denbora igaro behar izan da, EMAKTIVAtik jasotako orientazio-, laguntza- eta maitasun-lanak benetan zer ekarri duen ikusteko.

Ezagutza teknikoez gain, alderdi emozionala ere landu dugu: lankideekin bizitzea, gatazken kudeaketa emozionala, lagun berriak, talde-lana, eta abar.

Nik, pertsonalki, beste gaitasun batzuk ikustea lortu dut nigan, eta harro nago horretaz. Horretaz gainera, erronka berriei aurre egiteko konfiantzaz ere jabetu naiz.

Beti dago zerbait berria egoera edo pertsona berri bakoitzetik ikasteko, leku honetan babestua eta baloratua sentitu naiz. Horrekin batera, bizi-proiektu baten zati bat naizela sentitu dut.

Orientazio lanak CVa, nire autokandidatura, eta abar antolatzen eta lantzen lagundu dit, aldi berean autobalioespena, nire buruarekiko konfiantza eta nire gaitasunak landuz.

Eskerrik asko hor egoteagatik eta egindako lanagatik.