Emaktivarekin izandako esperientzia… Bada, kronologia jakin batekin kontaketa egiteagatik, Emaktiva ezagutzera eta Emaktivarekin lan egitera eraman nauten gertaerekin hasiko naiz.

Lanbiden iraupen luzeko langabetuen taldean nengoenez, etengabeko prestakuntzaren eta lana bilatzeko orientazioaren jarraipena egiten dizute.

“Nire kasua” zeraman orientatzailearen aholkuari jarraituz, ikastaro honetan eman nuen izena: bezeroarekiko administrazio-jarduerak.

Nik ez nuen EDE Fundazioa ezagutzen. Eguneroko prozesua izan zen ezberdintasun handiez ohartzea, langabezian dagoen emakume-talde heterogeneoarentzako, hain beharrizan pertsonal eta familiarrak dituen talde batentzako, ikastaro bat planteatzeko eta garatzeko moduari dagokionez. Helburu baina, komuna zen, gure gaitasunak eta ezagutzak hobetzeko eta lanpostu egokia lortzeko prestakuntza.

EDE Fundazioak ikastaro bikaina prestatu zuen nire esperientziaren arabera, eta gure taldeak ikasteko eta trebatzeko gogoa zuen talde gisa erantzun zuen. Helburu horietan erabat murgilduta zeuden irakasleak.

Beraz, lana bilatzeko trebakuntzaren helburuen artean, “EMAKTIVA” lanean hasi zen, gure ikastaroan eta gure taldean.

Hainbat talde-lan egin genituen elkar hobeto ezagutzeko. Horretaz gainera, lanpostuetan sor daitezkeen egoerei nola erantzun aztertu genuen.

Ager zitezkeen lanpostuetako edozein mailatan landu genituen gure gaitasunak.

Egoera askotan ikasi genuen elkar ezagutzen, eta agian, aurretik ez genituen egoera horiek kontuan hartu.

Horren guztiaren emaitzak aztertu genituen, bai taldean bai banaka. Horrela, gure/nire egungo egoeraz, nire/gure jarrerez eta gabeziez, trebetasunez eta abarrez jabetu ginen. Hori guztia lagungarria izan zen praktikak jarrera positibo eta irmo batekin egiteko; lan-elkarrizketak egiteko, bai eta jasoko genituen “ez” eta “BAI” guztiei aurre egiteko.

Langabezian urteak egotea zama izan daiteke, eta gure aurka joka dezake, adibidez, lan-elkarrizketetan, lanpostu baterako hautaketa prozesu batean…

Bestalde, eta beti nire esperientziaren arabera, EMAKTIVAK pertsona bakoitza ezagutzen du, gure taldeko pertsona bakoitza ezagutzeaz arduratzen da: haren egoera eta familia-ardurak, nondik datorren, eta abar; betiere, norberaren errealitatera egokitutako laguntza- eta akonpainamendu-plana egiteko. Plan hori ez da amaitzen ikastaroa bukatzen denean, baizik eta EMAKTIVA-rekin hasitako prozesua ebatzitzat jotzen denean.

Nire kasuan, praktikak amaitu eta hilabete gutxira lana proposatu zidaten (baita nire ikastaroko ikaskide askori ere). Sorpresa handia izan zen, 64 urte betetzear aktibo jarraitzeko aukera bainuen. Nire eguneroko errealitatea asko aberastu zen.

 

EMAKTIVA ondoan izan dut, lehen lanegunera arte laguntzen. Eta badakit nire ondoan jarraitzen duela.

EMAKTIVA-rekin izandako esperientziak hausnarketa eragin zidan: eskertzekoa da hain talde kontzientziatu bat aurkitu izana, hain helburu argiekin eta eskuzabaltasunez jokatu duena. Etika, koherentzia eta elkartasuna praktikatzen dituen lantaldea.

Hemendik nire esker ona eta zorionak!