EMAKTIVA programa aurkezten da, lana lortzeko zailtasunak dituzten emakumeekin lan egiteko esperientzia berritzaile aipagarrien artean.

Joan den urriaren 29an egin zen Donostian Gizarteratzearen aldeko Jardunbide Egokien III. Jardunaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta eta Gizarteratze Zerbitzuak antolatuta, Euskaliten kudeaketa aurreratuaren Europako 27. astearen esparruan, eta arreta politika sozialetan eta arreta-ereduetan jarriz.

 

Jardunaldi horretan, Begoña Gabilan EDE Fundazioko Enplegu Inklusiboko eta Emaktivako koordinatzaileak EMAKTIVA programa aurkeztu zuen, lana lortzeko zailtasunak dituzten emakumeekin lan egiteko esperientzia berritzaile aipagarrien artean.