Destacada

Emaktiva programaren funtsezko ildoetako bat enpresen lankidetza da, boluntariotza korporatiboaren bidez, baina zer da eta nola egiten dugu?

Boluntariotza korporatiboa enpresetako langileek egiten dituzten jarduerek osatzen dute, Emaktivan parte hartzen duten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko eta sustatzeko asmoz. Enpresek langileen bitartez hartzen duten konpromisoa da, lankidetza bateratua lortzeko. Horrela, elkarlan horretan parte hartzen duten pertsonekin eta gizartearekin elkarrekiko onura lortzen da.

Gero eta enpresa gehiagok egiten dute ekimen horien alde, eta horren bidez gure ingurunea hobetzen eta aldatzen da, azkenean, ingurune bidezkoagoa eta inklusiboagoa lortzeko.

Emaktivan hainbat enpresek parte hartzen dute. Hala, seihileko honetan, honako hauen inguruko saioak egin ditugu:

 

  • Indarkeria digitala eta zibersegurtasuna
  • Hautaketa-prozesuak
  • Lan-elkarrizketa
  • Sektore soziosanitarioaren gaitasun profesionalak
  • Emakume ekintzaileen mentoring-saioak
  • Talde-lana
  • Arlo digitalaren garrantzia enplegua bilatzean.

 

Aipatutako guztia Emaktivako enpresa laguntzaileek emakume parte-hartzaileekin izan duten inplikazioaren lagin txiki bat baino ez da. Sare-lana egiten jarraitzen dugu, jarduera horien protagonistei, hots, emakumeei, laguntzeko.

Eskerrik asko Maria, Monika, Ander , Elena, Iratxe , Elena, Cristina, Rakel , Beatriz, Jose Maria , Iñaki, Paloma Gomez, Maite, Gurutze , Maider, Axier, Eider, Ane  y Sara.

 

Enpresek jarritako harri bakoitzak bere bidea eraikitzen lagunduko die emakume guztiei, ESKERRIK ASKO!