Abiatu da urtea Emaktiva Bizkaian, enplegagarritasuna hobetzeko ibilbide berriarekin.

13 emakumek hasi dute ibilbide hau astelehenean, otsailaren 7an, gure burua hobeto ezagutzeko eta ahalduntzearen kontzeptuan sakontzeko aukera eman digun saio batean: zer ulertzen dugu ahalduntzeaz eta zer den garrantzitsua gure lan-bilaketan. Eta nola landu dezakegu.

Emakume taldeak ahalduntze pertsonal eta laboralerako duen ibilbidearen hasiera osatzen dute gogoeta horiek. Prozesu hori astelehenetan eta asteazkenetan landuko dugu, 10: 00etatik 13:30era, adierazpena, hausnarketa eta kontrastea ahalbidetuko dituen espazio batean; ingurune seguru bat, non norberaren gaitasunak identifikatu, helburu profesionalak definitu, bilaketa-tresnak hobetu eta eguneratu, eta hautaketa-prozesuak ezagutu eta prestatu ahal izango diren. Prozesu osoari ikuspegi feminista bat aplikatuko zaio, genero-desberdintasunak eta -alborapenak identifikatu ahal izateko, eta bakoitzaren prozesu pertsonalei eta profesionalei nola eragiten dieten jakiteko.

 

Apirilean amaituko dugu, eta ordura arte Ibilbide luzea egin beharko dugu. Denbora hori norbera ezagutzen eta gaitasunak eta trebetasunak hobetzen emango dugu, gizarteratze-prozesuetan eraginkortasun handiagoa bilatuz.