Sentsibilitate soziala duten enpresa eta erakundeekin lankidetzan aritzea arrakastaren gakoetako bat da Emaktivan. Harreman eta lankidetza egonkorrak bilatzen ditugu, denboran proiektatuko direnak, eraldaketa soziala ahalbidetuko dutenak eta pertsonei balioa emango dietenak.

Aldaketaren alde lan egiten duten enpresekiko eta erakundeekiko harremanetan sinesten dugu, baita pertsonen egoerak hobetzeko asmoz, batera egiten den lanean ere. Horren harira, atseginez jakinarazten dizugu aliantza bat sinatu dugula CEI taldearekin, Emaktivako emakumeek aukera gehiago izan ditzaten beren enplegagarritasuna hobetzeko.

 

Lankidetza-hitzarmen horren bidez, zailtasun egoeran dauden emakume langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak sustatu eta garatuko dira. Batetik, GRUPO CEI, Enplegurako Prestakuntzan espezializatutako enpresa da, aholkulariz, prestakuntza-teknikariz eta irakaslez osatutako giza taldearekin; bestetik, egoera zailean dauden eta Enplegurako Prestakuntza behar duten pertsonekin esku hartzen espezializatutako erakundea da EDE Fundazioa, bere enplegua eta aukerak bilatzeko ibilbideen bitartez.

 

Halaber, hitzarmen horren barruan, bi erakundeen arteko beste lankidetza batzuk sortzea aurreikusten da, baldin eta beren funtzio eta eskumenen barruan elkarguneak eta interes komunak ikusten badira, hala nola:

 

  • Prestakuntza-aukeren diagnostikoa eta prospekzioa.
  • Prestakuntza-ekintzak diseinatzea eta planifikatzea.
  • Enplegurako prestakuntza-ekintzak garatzea, parte-hartzaileentzako espezialitate egokietan.
  • Azkenean prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonei zuzendutako laguntza-, orientazio- eta jarraipen-ekintzak garatzea.
  • beste batzuk

 

Akordioak balioa ematen die zailtasun egoeran dauden pertsonei eta enplegagarritasun aukerak hobetzen ditu.