emaktiva_gizartegune
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatutako hemeretzigarren Gizartegune jardunaldietan hartu du parte Emaktivak. 2020ko abenduan garatutako XIX. Gizartegune honen helburua, ezinbestean, Covid-19ak sortu duen krisi ekonomikoaren, gizarte-krisiaren eta lan arloko krisiaren egoera zailaren aurrean enplegua zaintzea da. Zehazki, honako hau izan da ardatza: Gizarteratzeko elementu gisa Enplegua berreskuratzea.

Youtube-ko gure kanalean eskuragarri dago Begoña Gavilán gure lankidearen hitzaldia. Hain zuzen ere, Emaktivaren erronkak eta lorpenak aurkeztu zituen, baita Emaktiva gizarteratzeari dagokionez programa berritzaile bihurtzeko puntu garrantzitsuak ere.

Eta hurrengo estekan, programa osorako sarbidea topatuko duzu. Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean dago.

Ostera ere, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari eskerrak eman nahi dizkiogu gonbidapenarengatik eta Emaktivaren alde egindako erakunde mailako apustuarengatik.