Emaktivak, zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeei zuzendutako gizarte eta lan arloko barneratze-proiektuak, 2019. urteari buruzko datuak aurkeztu ditu gaur, otsailak 27, osteguna, EDE Fundazioak Bilbon duen egoitzan. Prentsaurrekoan izan dira honako hauek: Begoña Gavilán (Emaktiva programaren koordinatzailea), Beatriz Artolazabal (Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua), Jon Uriarte (Lanbideren enplegurako prestakuntzako zuzendaria), Ana M. Caballero (Emaktivan parte hartu duen emakumea) eta Lorena López (programaren laguntzailea den AR Racking enpresako Marketing & Communication Manager).

Aurkeztutako datuei dagokienez, nabarmendu beharrekoa da laguntza jaso duten emakumeen erdiak 45 urte baino gehiago dituela, eta % 70 iraupen luzeko langabetua dela. Maila akademikoari dagokionez, 2019an arreta jaso duten 108 emakumeen ia erdiak du bigarren mailako hezkuntza amaituta. Arreta jaso duten emakumeen jatorria ere txostenean kontuan hartu den beste datu bat da; izan ere, Emaktivaren laguntza jaso duten 10 emakumetik 6 bertakoak edo Estatukoak dira. Amaitzeko, azpimarratu beharrekoa da haietako % 37k etxeko indarkeria-egoeraren bat jasan duela eta 10etik 4 guraso bakarreko familiak direla.

Beatriz Artolazabal sailburuak enpresak animatu nahi izan ditu “lan-munduan gero eta emakume gehiago barneratzearen aldeko apustua egiten jarraitzera. Emaktivako parte-hartzaileak, gainera, ahalduntzera, helburu berriekin ilusionatzera eta trebatzen jarraitzera animatu nahi izan ditu.

Emaktiva EDE Fundazioak bultzatutako gizarte eta lan arloko barneratzea xede duen proiektu esperimental gisa sortu zen. 2016an abian jarri zenetik gaur egun arte, egoera ezberdinak bizi zituzten 300 emakume baino gehiagorekin batera egin dute lan: txirotasuna, genero-indarkeria, migratutako emakumeak, bakarrik daudenak edo adingabeak eta/edo mendeko pertsonak beren kargu dituztenak, gutxiengo etnikoetako kideak, iraupen luzeko langabetuak, titulaziorik ez dutenak eta/edo edozein gorabehera pertsonal edo sozial dela eta diskriminazioa bizi dutenak. Sare sozial gutxiko emakumeak, partaidetza sozialeko guneetatik deskonektatuta daudenak eta, oso modu nabarmenean, komunitate mailako nortasunik ez dutenak.

Emaktivan zehaztutako gizarte eta lan arloko esku-hartze ereduaren xedea da parte hartu duten emakumeen ahalduntzea, autonomia pertsonala eta ekonomikoa, eta inplikazio eta integrazio soziala eta, hitz gutxitan esanda, haien erabateko gizarteratzea ahalbidetuko duen laguntza-eredu berritzailea izatea.

Proiektua honako hauen artean finantzatu dute: Lanbide; Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saila; eta Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboa.

Begoña Gavilánk Emaktiva programan parte hartzeko interesa izan dezaketen enpresak harremanetan jartzera animatu ditu. Horretarako, bi bide hauek daude: emaktiva@edefundazioa.org  e-maila edo 94 400 99 99 telefono-zenbakia.

DATOS 2019

  • 108 emakumek egin dituzte ibilbide osoak
  • 50 emakumek lortu dute enplegua
  • 1960 irakas-ordu
  • Lan-orientazioko 3128 ordu
  • Enpresekin lan-bitartekaritza, harremana eta prospekzioa egiteko 1327 ordu
.

Laguntzailea: Europako Gizarte Funtsa, Euskadi 2014-2020 Programa operatiboaren baitan.

Programa cofinanciado por Fondo Social Europeo, Programa Operativo Pais Vasco 2014-2020.

Laguntzailea

Cofinanciado