Gipuzkoako Emaktivak ikasturtea abiatu du enplegagarritasuna hobetzeko ibilbide berri batekin.

Emaktiva reaktiva-t EKIALDEKO BARRUTIA

Uztailean iragarri genuenez, EDE Fundazioak, Emaktiva proiektuaren bidez, lankidetza sinatu du Donostiako Sustapenarekin. Elkarlan horren helburua da Donostiako Ekialdeko Barrutiko auzoetako emakumeak laneratzen laguntzeko prozesuak garatzea.

 

Bada, astelehen honetan, urriaren 17an, talde-prozesua hasi da; hain zuzen ere, 14 emakumek parte hartu dute ibilbide horretan, Larratxon. Lehen saio horretan, ahalduntzearen kontzeptua jorratu da: zer ulertzen dugun ahalduntzeaz, zergatik den garrantzitsua gure lana bilatzeko…

Beste 12 emakumek, gainera, banaka egingo dute ibilbidea.

Horrela, emakume horiek guztiek ahalduntze pertsonal eta laboralerako bidea hasi dute, beren enplegagarritasun-aukerak hobetzeko, beren gaitasunak identifikatzeko, helburu profesionalak zehazteko, enplegua bilatzeko tresnak hobetzeko eta eguneratzeko, eta hautaketa-prozesuak ezagutzeko eta prestatzeko. Ikuspegi feministaren bidez, genero-desberdintasunak eta -isuriak identifikatu ahalko dituzte, bai eta horiek nola eragiten duten haien prozesu pertsonal eta profesionaletan ere.

Horrekin batera, lanean jarraitzen dugu Amezketarrak 19ko egoitzan, Donostian, Gipuzkoako beste auzo edo hiri batzuetako emakumeei orientazioa eta laguntza emateko asmoz.