Atzo, apirilaren 28an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian 2021-2023rako Elkar EKIN Lanean programaren helburuak aurkezteko jardunaldia egin zuen. Estrategia horren helburua da kalitateko enplegu inklusiboa sustatzea, zaurgarritasun-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzat.

Jardunaldi horretan, EMAKTIVA programa aurkeztu zuten Gipuzkoan, enplegu inklusiboa sustatzeko foru-estrategia horretako programa laguntzaileetako bat, kasu honetan, emakumeei zuzendutakoa.

Horrez gain, bideo bat eman zuten, eta bertan, Vanesak kontatu zigun zergatik jo duen Emaktivara eta zer bide egin nahi duen haren laguntzarekin: