Ekainean egindako jardunaldiaren ondoren, non Aniztasuna eta inklusioa: enpresentzako aukerak gaiari buruz hitz egiteko, partekatzeko eta ikasteko aukera izan genuen, EDE Fundazioko Enplegu Inklusiboko taldeak, Carmen Gheorghe eta Maider Blancorekin batera, gogoeta egin dugu lan-edukiei buruz. Hala, infografia hau partekatu nahi dugu zuekin, aniztasunari eta inklusioari buruzko informazio oso erabilgarria biltzen baitu. Horrekin batera, aniztasunak eta inklusioak enpresetan eta enpresentzat nola sortzen dituzten onurak ere biltzen ditu infografiak.

 

Esan genizuen bezala, gizarte-sentsibilitatea duten enpresa, erakunde eta pertsonekin lankidetzan aritzea arrakastaren gakoetako bat da Emaktivan. Harreman eta lankidetza egonkorrak bilatzen ditugu, denboran zehar proiektatuko direnak eta gizartea eraldatzea ahalbidetuko dutenak. Jardunaldion helburua hau izan zen eta oraindik izaten jarraitzen du: ezagutzarako eta jakintza partekatzeko espazio berri bat eskaintzea, lankidetza-aukerak erraztu eta estutzeko eta gizarte-eraldaketa horretan laguntzeko.

Ezagutza hori eta egiten jakitea hemen aurki ditzakezue, erabilgarria izango zaizuelakoan.

Eskerrik asko guztioi! Zuen konpromisoa haientzat aukera baita.