Kaixo, egun on:

Cristina naiz, 42 urte ditut eta Emaktivarekin izan dudan esperientzia kontatuko dizuet. Bizitzako hainbat kontu direla eta, duela urtebete lanik gabe geratu nintzen. Langabezian nengoela, Emaktivaren deia jaso nuen, eta bertan prestakuntza-ikastaro bat hasteko aukera eman zidaten (Bezeroarekiko administrazio-jarduerak). Trebatzeko aukera emango zidatela ideia ona iruditu arren, beldurra eta zalantzak sentitu nituen: 8 hilabetez lanik egin gabe egotearen beldur, ikastaroa amaitzeko gai izango ote nintzen, zerbaitetarako balioko ote zuen, eta abar.

Egia da ikastaroan urduriegi hasi nintzela, baina asteak igaro ahala, hilabeteak… gero eta gusturago, lasaiago, seguruago eta, batez ere, Emaktivako taldearen babespean sentitu nintzen.

Office paketea erabiltzen irakasteaz gain (Word, Excel, PowerPoint, etab.), hainbat gauz ikasi nituen: nola egin lan-elkarrizketa bat, CVa nola idatzi, eta abar. Gure ahuleziak eta indarrak aztertzen ere irakatsi ziguten, lana bilatzeko orduan gure alde erabiltzeko. Klasean sei orduz izaten ginen, baina ez bakarrik ikasten eta azterketak egiten. Banakako eta taldekako “hitzaldiak” ere bagenituen, eta horien bidez konfiantza eta autoestimua eskuratu genituen; askotan, norberaren karga pertsonaletik ihes egiten lagundu ziguten.

Niri, prestakuntza emateaz gain, beste lan bat bilatzeko tresnak eman zizkidaten; batez ere nire garapen pertsonalean lagundu zidaten. Nirekiko konfiantza handitu nuen, pertsonalki hazi nintzen eta, ondorioz, nire autoestimua handitu egin zen.

Ikastaroa amaitutakoan, gutako bakoitzak praktikak egin zituen enpresa batean. Zortea izan nuen, Erandion egin nituen praktikak, arriskuen prebentziorako enpresa batean (PREVOR). Bai nagusiak bai lankideak oso onak izan ziren. Elkarrizketan esan zidaten ezingo nintzela gelditu bertan lanean, postu guztiak beteta zeudelako. Hala ere, aukera bikaina iruditu zitzaidan ikasitako guztia praktikan jartzeko. Hala egin nuen: deiak jaso nituen, artxibo fisikoak nahiz digitalak ordenatu nituen, dokumentuak eskaneatu nituen, datu-baseekin lan egin nuen, etab. Esperientzia izugarria izan zen eta bertako lagunekin harremana mantentzen dut. Horretaz gainera, gomendio-gutun ona lortu nuen (kar, kar, kar).

Praktikak amaituta, curriculumak bidaltzen hasi nintzen (administraria, harreragilea, komertziala, etab.). Hainbat elkarrizketa egin nituen, eta praktikak amaitu eta gutxira komertzial-lanetan hasi nintzen (lan hori egiten nuen lehen aldia izan zen), eta dirudienez, ondo burutu nuen. FNACen bisak egiten hasi nintzen (Espainian dauden 28 zentroetatik, komisionatzea lortu zuen bakarra izan nintzen, Alcobendasko beste mutil batekin batera). Kanpaina amaitzean, gauza bera egiten jarraitzeko aukera eman zidaten, baina IKEAn. IKEAn egon eta hilabetera, Euskotrenetik deitu zidaten (Emaktivaren bitartez), eta ez nuen pentsatu ere egin, nahiz eta IKEAn gustura egon.

Orain, Euskotrenen nago lanean. Eskerrak eman nahi dizkiot Emaktivari eman dizkidan aukerengatik, eta edozer gertatzen dela ere, orain prest nago datorrenari aurre egiteko.

¡ESKERRIK ASKO EMAKTIVA! ¡ESKERRIK ASKO EUSKOTREN!