web-nortempo-emaktiva

Jomuga bera duten erakundeekin harremanak zabaltzen jarraitzen du Emaktivak. Horren harira, zorionaz, Nortempo Fundazioaren laguntza lortu dugu, Emaktivako emakumeek enplegagarritasuna hobetzeko aukera gehiago izan ditzaten.

 

Aldaketarekin eta elkarlanarekin zerikusia duten enpresa eta erakundeekiko harremanetan sinesten dugu, pertsonen egoerak hobetzeko asmoz. Horregatik, hemendik aurrera Nortempo Fundazioa eta Emaktiva aliatu berriak izango dira.

Nortempo Fundazioa gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak trebatzeko eta aholkatzeko proiektuak eta programak garatzen dituen erakundea da. Bere xedea da enplegagarritasuna hobetzea eta lan merkatuan sartzea erraztea. Bere helburua betetzeko, Espainian eta atzerrian hedatutako bulego-sare baten laguntza du, baita baliabide metodologikoak, lan-merkatuaren ezagutza sakona eta sektorean esperientzia ere.

 

Enpresekin eta erakundeekin lankidetza-sare bat eraikitzen jarraitzen dugu. Sare horretan, pertsona da protagonista nagusia, eta, zentzu horretan, behin ere, beste ate berri bat zabaldu da.