EDE Fundazioaren Emaktiva Programak, Donostiako Sustapenarekin lankidetzan, enpresetako kontziliazioari buruzko jardunaldia antolatu dugu. Jardunaldi horien helburua ezagutzarako eta jakintza partekatzeko espazio berri bat eskaintzea da, lankidetza-aukerak erraztu eta estutzeko eta guztion artean gizartea eraldatzen laguntzeko.

2023ko otsailak 24an Enpresekin bildu gara Donostian, Emaktivaren eta Donostiako Sustapenaren programetako enpresa laguntzaileei zuzenduta. CEMEIn bildu gara, Donostiako enpresa berritzaileen udal zentroan, topaketa eta networking gune bateanDAITEKE aholkularitzako Araceli Guerreroren eta BEXEN MEDICALeko Eider Mansoren eta Ane Luengoren partaidetzarekin.

Aracelik ikuspegi feministatik eta genero-ikuspegitik hitz egin digu familiaren, lanaren eta arlo pertsonalaren Kontziliazioaz, pertsona guztien bizitzan duen garrantziaz, bai eta enpresentzat eta erakundeentzat kontziliazio-estrategiak lan-kudeaketako balio gisa aplikatzeak dakartzan onurez ere.

Bestalde, Eiderren eta Aneren azalpena Bexen Medicalen Kontziliazioari buruzko jardunbide egokiei buruzkoa izan da, eta kudeaketa hori berrikusteko eta hobetzeko fasean daudenez, ikaskuntza hori eskuzabaltasunez partekatu dute gurekin.

Ondoren, APP baten bidez dinamika bat jarri dugu abian, bertaratuen parte-hartzea ahalbidetu duena, hizlariei galderak eta zalantzak eginez, eta horrek guztiak jardunaldia osatu du.

Gune informalago batean, elkar agurtzen eta harremanak eta lankidetzak estutzen amaitu dugu.