argazkiaweb

Emakumeei zuzendutako Enplegua Bilatzeko ikastaro berriekin hasi zuen 2022. urtea Emaktivak. Horietako bat Andoainen abiatu zen, eskualdeko emakumeei zuzenduta, eta Beterri Buruntza Mankomunitatearekin eta eskualdeko udal guztietako (Hernani, Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean burutu zen.

Karima, Eva, Marijo, Amina edo Pilar dira otsailetik apirilera bitartean ikastaro horretan parte hartu duten 10 emakumeetako batzuk. Horrekin batera, Emaktiva beste 9 emakumerekin ere aritu da esku hartzen indibidualki.

Hilabete hauetan, 19 emakume horiek honako hauetan parte hartu dute: Enplegagarritasuneko talde-saioetan, orientazioko eta laguntzako saio indibidualetan, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko Martxoak 8a ospatzeko jardueretan, Bexen medical eta Ate personas enpresek emandako boluntariotza korporatiboko jardueretan, eta EmaktivaGune@-aren saioetan – talde txikientzako gunea da, non enplegua bilatzeko norberaren aktibazioa eta gaitasun digitalak jorratzen diren–.

Jarduera sorta horrekin batera, emakume horiek parte-hartze eta inplikazio handia izan dute beren aktibazio-prozesuetan, eta Emaktivako taldearen laguntza jasotzen jarraituko dute beren enplegagarritasun-ibilbide indibidualetan.

Dagoeneko emakume batzuk enplegu-eskaintzak izan dituzte, eta haiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ditugun enpresen hautaketa-prozesuetan parte hartzen ari dira. Hala, emakume batzuekin sortutako aukerak kontratatu bilakatu dira; hain zuen, ibilbide horretako 5 parte-hartzailek enplegu bat lortu dute, besteak beste, KateaLegaia eta OneFacility Services-ekin, Super Adarrarekin eta Andoaingo San Juan Bautista Egoitzarekin elkarlanean sortutako eskaintzak tarteko. Askotariko lanpostuak izan dira, tartean, hezitzailea, jagole hornitzailea, produkzio-langilea. Kontratuak ere hainbat izan dira, ordezkapen-kontratuak, kontratu mugagabeak, etab.

Esperientzia horrek eta emaitza horiek emakumeekin lan egiteko gure apustua berresten eta indartzen dute, enplegagarritasuna hobetzeko prozesuekin eta lan-aukerak sortzearekin batera. 2022. urtea aurrera doa, eta Emaktivaren jardunak bere horretan darrai, emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko, ikastaroak eta proposamenak zabalduz, Gipuzkoako beste eskualde batzuetan.