Foto_web

Martxoan, EDE Fundazioa Enplegu Inklusiboa eta ATE PERSONAS erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen, enplegagarritasuna hobetzeko gure programetan aritzen diren pertsonen laneratzea sustatzeko; hain zuzen, Emaktiva programan parte hartzen duten pertsonen laneratzea bultzatzeko.

 

Giza baliabideen arloan enpresa publiko zein pribatuei laguntza eta aholkularitza emateko sortu zen ATE. Horrek dakarren guztiarekin, hautaketa, prestakuntza eta aholkularitza legala egiten ditu, besteak beste. Gainera, bere ingurune hurbilarekiko duen konpromisoa Gasteizko Udaleko CETICen (Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikastegia) egiten duen lankidetzan ere islatzen da; izan ere, langabeei saioak ematen dizkie; hain justu, curriculuma prestatzeari buruzkoak eta lan-elkarrizketa bati aurre egitekoak.

 

Lankidetza horren bidez, pertsonentzako lan-aukerak ematen eta sortzen dira. Elkarlan hori Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lotzen da; zehazki, 8. Helburua lortzearekin: lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa.Abian jarri den lankidetza horren ildo nagusiak honako hauek dira:

 

  • Boluntariotza korporatiboko jardueratan laguntzea eta parte hartzea Bizkaian eta Gipuzkoan, egiten jakitearen eta ATE Personas enpresaren esperientziaren bidez.
  • Emaktiva programako emakumeak sustatzea ATE Personas enpresaren hautaketa-prozesu irekietan parte har dezaten.
  • Egindako jarduerak EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboko Arloarekin lotzea eta ATE Personas-en enpresa laguntzaileen artean zabaltzea.

 

Emaktivako lantaldetik gogoz hartuko dugu lankidetza berri hau, eta ziur esperientzia aberasgarriak ekarriko dituela guztiontzat.

 

Eskerrik asko!