Lan-merkatuan sartzen utziko zidan beste lanbide bat aurkitzeko bakarrik hasi nintzen hemen, eta, EMAKTIVARI esker, konturatu naiz lanbide bat eramateaz gain, nire indarguneak, nire akatsak hobeto ezagutzen eta hroiek gainditzen lagundu didatela, eta egoera bakoitzetik etekina ateratzen, positiboa zein negatiboa izan.

Ikusi dut, zama handia izan arren, lehen baino askoz gehiago lortzen dudala. Positiboagoa naiz, hasi aurretik sentitzen nuen bakardadea alde batera utzi ahal izan dut.

Hemendik askoz indartsuago atera naiz, pertsona eta emakume gisa, jakin badakidalako nahi dudan guztia egiteko gai naizela, eta gai naiz nire bururari jartzen nizkion oztopo mental guztiak eraisteko.

Eskertu egiten dut orain naizen emakumea. EMAKTIVAREN laguntzari esker, gainera, nire seme-alaben eta nire eskolaren arteko kontziliazioa lortu nuen.

Zorionekoa naiz esperientzia honetan parte hartu dudalako. Uste dut maila positiboan bizi izan dudan erradikalena izan dela.