Ikastaro honi ekitea erabaki nuenean, nire helburu nagusia LANA aurkitzea zen, nolabait AHALDUNA sentitzeko nire gizarte- eta familia-ingurunean.

Bere garaian, lana utzi nuenean, arintze bat izan zen; 19 urtetik aurrera, kanpoan eta nire etxean lan egiten besterik ez baitut jakin.

Egiten nuen lana oso estresagarria zen, eta ordutegiek askotan galarazten zidaten lagunekin eta familiarekin kalitatezko denboraz gozatzea. Hala, ASKATASUNEAN bizitzea ahalbidetuko zidan lana kalbario bihurtu zen. Ez nintzen ZORIONTSU sentitzen, BESTEAK ZAINTZEA, AUTOESTIMUA galtzea bihurtu zen.

IKASTAROA baliagarria izan da PRESTAKUNTZA MAILAN (gaitasun berriak eskuratzeko), baina horretaz gainera, EMAKTIVAK AUKERA EMAN dit ANTZEKO EGOERETAN DAUDEN EMAKUME AUSARTAK ezagutzeko, HAIEKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEKO ETA JABETZEKO EZ NAIZELA GUTXIAGOTUTA SENTITZEN DEN BAKARRA (gutxiespen hori, gainera, maite ditudan pertsonengandik jaso dut)

Nire ustez, garrantzitsua da egiten duzuen lana, lan-ingurunean integratzeko aukera ematen diguzue, ERABILGARRIAK ETA BALORATUAK ETA AHALDUNAK SENTIARAZTEN GAITUZUE.

Mila esker guztioi.