Ana naiz, eta Emaktivak niretzat zer den islatzen saiatuko naiz lerro gutxi batzuetan.

Emaktiva emakumeentzako programa egokitua da. Babestuta eta baloratuta sentitzeaz gain, askatasunez adieraz ditzakezu zure sentimenduak, emozioak, beldurrak, gure barruan dugun guztia; horrek batzuetan, gelditu egiten gaitu, eta gu geu izatea eragozten digu, eta hori guztia epaitu egiten zaitutela sentitu gabe.

Zertarako da Emaktiva?

Niri, hein handi batean, nire beldurrak eta segurtasun eza gainditzen lagundu zidan. Neurri batean, aspaldi bizkarrean nuen zama astun batetik askatu ninduen.

Inguruan gertatzen zen guztiarengatik errua alde batera uzten ikasi nuen, eta nire iritzia garrantzitsua dela ikasi nuen.

Emaktivan zeure burua gehiago baloratzen ikasten duzu. Etorkizuna lantzeko tresnak ematen dizkizute, zure ezaugarrien garrantzia azpimarratuz, zer gustatuko litzaizuke ikustez, zer egiten duzun ondoen eta horretarako nola prestatzen zaren ikusiz. Zure helburuen alde borrokatzen irakasten dizute, beti positiboan. Ibilbideetan.

Emaktivan:

  • Entzuten zaituzte
  • Baloratzen zaituzte
  • Laguntzen zaituzte

Nire kasuan, taldea oso atsegina izan zen eta ni neu izan nintekeen, leku seguru eta babestuan nengoela sentiarazi zidaten. Mila esker.