EDE Fundazioaren bidez, EMAKTIVA ezagutu nuen, pertsona-, familia-, gizarte- eta lan-arloan asko lagundu didaten pertsona-talde zoragarri bat.

Nahiko egoera zailak izan ditut nire bizitzan zehar, baina beti atera dut indarra, gainditzeko nahia. Eta leku zoragarri honetara iristean eta hain pertsona baliotsuak ezagutzean,  indar gehiago izan dut aurrera egiteko.

Inmaren orientazioarekin erabaki nuen Bezeroarekiko Kudeaketa Administratiboen prestakuntza jasotzea. Egia esan, ez nuen informatikari buruzko ideiarik ere; banekien ikasi egin behar nuela,  edozein lanetarako oso garrantzitsua baita, baina nire beldurrek ez zidaten uzten urrats hori egiten, azkenean erabakia hartu nuen  eta egin nuen.

Esperientzia zoragarria izan da, uste baino askoz gehiago ikasi dut. Pertsona garrantzitsuak ezagutu ditut: koordinatzailea, tutorea, irakasleak, langile oso baliotsuak.

Oso pozik nago, oso harro nago lorpen handi horretaz, oso garrantzitsua baita nire bizitza pertsonalerako eta lan-bizitzarako.

Orain badakit beste gauza batzuei aurre egin diezaiekedala ezagutzarekin.

Emakume guztiei eskatzen diet akademikoki prestatzeko, adina, ezagutzak eta abar kontuan hartu gabe. Esaten diet ez diegula geure buruari mugarik jarri behar, gauzak egiteko prest bagaude, gauzak oso ondo aterako zaizkigu. Ezagutzarako beti dago lekua.

Eskerrak eman nahi dizkiot EMAKTIVARI, Tatianari, bizitza askoz hobeto egiteko borroka honengatik.

Guztiei, mila esker,