Kurtsoa / Tailerra Hasiera Bukaera Ordutegia Kokapena Harremanetarako pertsona Telefonoa Emaila
Emaktiva Gipuzkoan – Beterri Buruntzan30/01/202330/03/2023A eta O, 10:00-13:30Beterri BuruntzaEnara688 88 13 68eyubero@edefundazioa.org

Oraingo honetan, Beterri Buruntza eskualdeko (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) emakumeei zuzendutako jarduera bat ondu du Emaktivak. EDE Fundazioaren eta Beterri Buruntza Mankomunitatearen arteko lankidetzaren ondorioz sortutako emaitza da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar Ekin Lanean ekimenaren baitan kokatzen da. Bere helburua da eskualde horretako emakumeei, batez ere lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituztenei, aukerak ematea, enplegua lor dezaten.

AHALDUNTZE PERTSONALA

  • Genero-rolak eta eragile sozializatzaileak. Geure burua identifikatzeko moduaren inguruan gogoeta egitea, autokontzeptua. Sinesmenak aztertzea eta oinarririk gabeko iritziak identifikatzea (genero-rolak, eragile sozializatzaileak)
  • Autoezagutza, nire konpetentziak. Gaitasun eta trebetasun pertsonalak aurkeztu eta identifikatzea eguneroko bizitzako adibideen eta zaletasunen bidez. Autozaintza sustatzea.  Ezagutzea eta informazioa eta sentsazioak/emozioak partekatzea

ENPLEGUAREN BILAKETA AKTIBORAKO TRESNAK GARATZEA

  • Gaitasun profesionalak aztertzea. 
  • CV on bat nola egin. CV on bat egiteko funtsezko arauak. CV baten zatiak.  CV motak.
  • Lan-elkarrizketa Elkarrizketa motak. Elkarrizketaren aurretik, bitartean eta ondoren, aholkuak

AUKERAK

  • Helburua eta laneko profila: non bilatu dezaket lana, non bilatu nahi dut lana.
  • Prospekzioa eta lan-merkatua
  • Enplegua non bilatu eta nola

AHALDUNTZE DIGITALA

  • Sarean enplegua bilatzeko gaitasun digitalak

TOPAKETA ENPRESEKIN

  • Boluntariotza korporatiboko ekintzak kudeatzea enpresekin. Emakumeen ibilbiderako interesgarriak diren 2 enpresen parte-hartzearekin gutxienez, enplegagarritasuna hobetzeko tailerraren gunean eta egunetan edo enpresetara egindako bisitetan.

Emaktiva Biran – Emaktiva estrategia ibiltariaren barruan garatuko ditu EDE Fundazioak jarduera horiek, eskualdeko horretako udalerrietako batean egingo diren, oraindik zehaztu gabe dagoen gune batean, Emaktiva programa udalerri horietako emakumeei ezagutarazteko asmoz, eta programan parte hartzeko aukera dutela jakin dezaten.