Aurten ere, Emaktivak jarduera baterako deia egin du hilaren 25ean, emakumeenganako indarkeria errotik ezabatzeko asmoz.

Aurten, emakumeek jasaten ditugun indarkeria matxistak erakutsi nahi izan ditugu, bai eta indarkeria horiei aurre egiteko zer egin dezakegun galdetu ere.

Horretarako, Bilboko, Donostiako eta Irunen ditugun gure lokaletan erakusketak egin ditugu: programan parte hartu duten emakumeek zeharkatzen gaituzten indarkeria matxistak erakutsi nahi izan dituzte (indarkeria fisikoa, sexuala, psikologikoa, bikarioa, sinbolikoa, ondarekoa, ekonomikoa, soziala, digitala…). Horrekin batera, bisitariei laguntza eskatu diete indarkeria matxistak dakarren gaitz soziala ezabatzeko ekintzak proposa ditzaten.

 

Hasiera-hasieratik, zeregina lan bateratu bihurtu zen, eta parte-hartzaile batzuek beren haurrak ere ekarri zituzten. Haurrek horma-irudiak egiteaz gain, erakusketa ere bisitatu zuten.

 

Langileek eta zerbitzuen erabiltzaileek hainbat gunetan kokaturiko erakusketak bisitatu zituzten, eta Elejabarriko aterpetxetik emakume talde bat ere etorri zen.

 

Hala, lan horren bidez, Emaktivako partaideek bat egin dute emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko aldarrikapenekin, eta indarkeria matxista bere osotasunean ikusarazten lagundu dute. Gainera, emakumeok eskerrak eman nahi dizkiete beren lana ikustera etorri diren eta beren mezuak eta ideiak idatzita utzi dituzten pertsonei, betiere, gizarte-gaitz hori ezabatzen laguntzeko: “Ikusaraztea”, “Entzutea”, “Biktimak ez epaitzea”, “Prestakuntza eta militantzia feminista”, pertsona guztiak irtenbidearen zati baikara.

 

Borrokatzen jarraitzen dugu!!