Enplegurako bidean, gure hautagaitza konfiantzaz eta segurtasunez aurkezteko eta defendatzeko oinarria autoezagutza da.
Gure gorputzak ongizatearen eta plazeraren altxorrak dira, eta, horregatik, oso garrantzitsua da haiek norberarenak balira bezala ezagutzea, eta hori, emakumeen kasuan, ahalduntzearen eta konfiantzaren iturri izango da.
Ahalduntzea: Zure gorputza ahalduntzeak autoestimua hobetzen du
Uztaila 6: entzun zure gorputza bere ahalmenak ezagutu eta baloratzeko
Uztaila 8: ikasi eta gozatu zure gorputzaz konfiantza eta segurtasuna lortzeko
Enplegagarritasuna: aurkeztu zure hautagaitza konbentzimenduz eta konfiantzaz
Uztailak 13: hitz egin zure buruarekin modu eraginkorrean zure helburuak lortzeko
Uztailak 15: prestatu zaitez elkarrizketarako
Uztailak 20: prestatu zure CVa zure bertsiorik onena erakusteko (ATE Personas enpresaren lankidetza)
Agurra: bildu zure errutina autozainketarekin
Uztaila 22: amaiera gisa: oparitu zeure buruari autozainketa
Helburua da parte-hartzaileek, nork bere burua ezagututa, beren gorputza autoestimu-iturritzat hartzea eta beren ahalmenak baliatzea, beren hautagaitza konfiantzaz prestatzeko eta aurkezteko.
Horretarako, 3 ordu eta erdiko saioetan, aipatutako gaiak landuko dira bizipenen bidez eta modu praktikoan.