FotoWEB3
Film baten izenburua dirudi, ezta? Zientzia-fikzioaz harago joanda, izenburu horrekin zerbait kontatu nahi dizugu: Emaktivaren bideo berria dugu! Lan berria Bilbon eta Donostian filmatu dugu eta 2016. urtean abian jarri genuenetik Emaktiva zer bihurtu den eta zer ordezkatzen duen jasotzen du. Bideo berri honekin, inoiz baino indar gehiagoz hasi dugun etapa berri hau aurkeztu nahi dizuegu.

Harriz Harri izenburupean, azken urteotan gurekin batera egon diren emakume batzuen begirada, ahotsa, esperientzia eta egin duten bidea jaso eta erakutsi nahi izan dugu. Itxasne, Cristina, Ane eta Marlyse dira protagonisten izenak.

Eskerrik asko horren eskuzabalak izateagatik eta zuen bizipenak gurekin partekatzeagatik. Bideo berezi honek etorkizuna izateko eraikin berri bat eraiki nahi duten emakume horiek guztiak animatuko dituela espero dugu. Harriz Harri lanak gaurko eta biharko emakumeekin lanen jarraitzeko beharra eta balioa ulertzen laguntzen digu.

Gure bizitzen protagonista izatea merezi dugu. Animatuko al zinateke?

Esteka honetan duzu bideoa ikusgai.