Lege abisua

Webgunearen titulartasuna

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dugu webgune hau EDE Fundazioaren titulartasunekoa dela, eta helbidea hemen duela: C/Simón Bolívar, 8b, 48010 Bilbo (Bizkaia). Telefonoz jar daiteke harremanetan 99 400 99 99 zenbakian edo posta elektronikoko helbide honetan: lopd@fundacionede.org

EDE Fundazioa Euskadiko Fundazioen Erregistroan izena emanda dago F364 zenbakiarekin eta G95748356 IFKrekin, eta haren helburua da garapen soziala, kulturala eta hezkuntza arlokoa sustatzea.

 

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko politika

Webgune honek erabiltzaileei datu pertsonalak babesteko politikaren berri eman nahi die, askatasunez eta nahi duten moduan erabaki dezaten eska dakizkiekeen datu pertsonalak eman nahi dituzten.

Erabiltzaileak formularioak betetzean, benetako datuak, datu zehatzak, osoak eta eguneratuak eman beharko ditu eta formularioak datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osatugabeekin edo eguneratu gabeekin betetzearen ondorioz EDE Fundazioari edo Suspergintza Elkarteari nahiz hirugarren bati sor liezaiokeen edozein kalte-ordainen erantzule bakarra izango da, zuzenekoa edo zeharkakoa.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duen araudian xedatutakoaren arabera, erabiltzaileei jakinarazten zaie edozein zerbitzuren inguruan kontsulta egiteko, eskaera egiteko edo kontratatzeko webgune honen bidez jasotako izaera pertsonaleko datuak EDE Fundazioaren eta Suspergintza Elkartearen fitxategietara sartuko direla, izaera pertsonaleko datuak sar daitezke formulario bakoitzean adierazita dagoen moduan, eta datu horiek zehaztutako helburuetarako erabiliko direla eta, dagokionean, formularioetan adierazitako lagatzaileei lagako zaizkiela. 

Erabiltzaileak edozein unetan erabili ahal izango ditu sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo uko egiteko dituen eskubideak posta elektronikoko mezu bat bidaliz lopd@fundacionede.org edo lopd@suspergintza.net helbide elektronikora, EDE Fundazioko eta Suspergintza Elkarteko tratamenduko arduradunei.

EDE Fundazioak eta Suspergintza Elkarteak legez eskatutako izaera pertsonaleko datuak babesteko segurtasun mailak hartu dituzte, eta eskura dituzten bitarteko eta baliabide tekniko guztiak hartu dituzte emandako izaera pertsonaleko datuak galtzea, haien erabilera okerra, alterazioa, baimendu gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko.

Era berean, bi erakundeek konpromisoa hartzen dute izaera pertsonaleko datuei dagokienez sekretu-betebeharra betetzeko.

Webgune honek orrialdera sartzeko lehentasunezko hizkuntza gogoratzeko “cookieak” soilik erabiltzen ditu (sarbide erosoa eta pertsonalizatua ahalbidetzeko bisitatutako orrialdeen erregistroari edo lehentasunei buruzko artxiboak dira, ordenagailuan sortzen direnak).

Webgune honetan ager litezkeen harremanetarako datuak eta irudiak izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean den legediak babestuta daude. Beraz, irudiak ikusi besterik ezin da egin eta ezingo dira inprimatu, transmititu, erregistratu edota tratatu irudi horietan ageri diren pertsonen edo haien guraso edo tutoreen baimenik gabe. Harremanetarako datuak lan-jarduerarekin lotuta titularrekin harremanetan jartzeko soilik erabil daitezke.

Aplikagarri den legedia eta Jurisdikzioa

Oro har, Webgune honetan jasota dauden zerbitzuak ematea Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren mende dago.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako jabetza intelektual eta industrialaren eta bertan dauden elementuen eskubideak EDE Fundazioaren titulartasunekoak dira, espresuki kontrakoa adierazi ezean. Webgunerako sarbidea edo haren erabilerak ez dakar inolaz ere bertan ageri diren edukiei buruzko jabetza-eskubiderik erabiltzaileentzat.

Debekatuta dago webguneko edukiak aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, transmititzea, banatzea edo eraldatzea, EDE Fundazioaren baimenik izan ezean. Hala ere, webgune honetako eduki batzuk erabiltzailearen terminalean deskarga daitezke erabilera pribaturako eta inolako helburu komertzialik gabekoak baldin badira.

 

Erantzukizunaren mugaketa eta erabilera-baldintzak

Erabiltzaileak webguneko edukiak modu arduratsuan, zuzenean eta zuzenbidearen arabera erabiltzeko betebeharra du. EDE Fundazioak ez du ardurarik hartuko webgune honetako edukien erabilera okerragatik, eta haietara sartzen den edo erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizunekoa izango da soilik.

Esteken bidez Interneteko beste helbide batzuetarako sarbidea ahalbidetuz gero, EDE Fundazioa ez da inolaz ere webgune horietako edukien erantzule izango.

EDE Fundazioak esteka horietatik bideratutako jarduera edo informazioa bidegabea dela, delitua eragiten duena edo hirugarren batzuen ondasunak edo eskubideak kalte ditzakeela eta kalte-ordaina jasotzea eragin dezakeela jakingo balu, beharrezko diligentziaz jokatuko du, ahalik eta lasterren dagokion esteka kentzeko edo baliogabetzeko.

EDE Fundazioak ez du erantzukizunik hartuko webguneko erabiltzaileen sistemetan sortutako kalte-ordainengatik, ezin baitu bermatu edukietan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik.

EDE Fundazioak ez du bermatzen webgunera sartzean, haren edukian akatsik ez dagoenik, ezta edukia eguneratuta dagoenik ere, nahiz eta egoera horiek saihesteko beharrezko esfortzua egingo duen eta, egonez gero, ahalik eta lasterren konpondu edo eguneratuko dituen.

 

Aldaketa

EDE Fundazioak erreserbatuta ditu webgune honetan aplikagarri diren baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo baliogabetzeko eskubideak. Aldaketaren bat sartuz gero, testu berria webgunean bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileak indarrean dauden baldintzak ezagutu ahal izango ditu une bakoitzean. Edonola ere, erabiltzaileekin lotuta, webgunera sartutako unean bertan aurrez ikusitako arauen arabera jokatuko da.