Zer da Emaktiva?

Suspergintza Elkartearen eta EDE Fundazioaren proiektua da, Europako Gizarte Funtsak konfinantzatuta, 2014-2020 aldirako Euskadiren Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren esparruan. Emakumeen erabateko gizarteratzearen zati gisa lan-munduratzearen prozesuan arreta jartzen duen esperientziada; hori dela eta, esku hartzen duten beste eragile batzuekin koordinazioa izateari garrantzia ematen dio.

Nor gara?

EDE Fundazioa eta Suspergintza Elkartea irabazi-asmorik gabeko bi erakunde gara eta Bizkaiko gizarte-, kultura- eta hezkuntza-garapenaren alde egiten dugu, esku-hartze sozialaren eremuan lan egiten duten pertsona eta erakundeei bideratutako programak eta zerbitzuak ezarriz eta bultzatuz.

Zer da Europako Gizarte Funtsa?

Euskadiren Europako Gizarte Funtsaren programa operatiboa Euskaditik Batasuneko estrategian laguntzeko diseinatuta dago, hazkunde adimentsua, iraunkorra eta integratzailea egiteko, eta kohesio ekonomiko, sozial eta lurralde mailakoa izateko.

fse_gris

Hauetara bideratutako ekintzak kofinantzatzea:

  • Lan-merkatuan parte-hartzea areagotzea
  • Enplegu-kalitatea hobetzea.
  • Populazioaren kualifikazioa egokitzea.
  • Enpresak sortzea babestea.
  • Gizarteratze aktiboa, aukera-berdintasuna eta bereizkeriarik eza sustatzea.
  • Bazterkeria-egoeran edo –arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna mantentzea eta kontratazioa sustatzea Azken batean, Europar Batasunak, Euskadiren 2014-2020 Europako Gizarte Funtsaren programa operatibo honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonentzako enplegu gehiago eta hobea sustatzera bideratutako politika eta jarduerak babesteko helburuari laguntzen dio.