Lagundu ezazu

Gure helburua da gizarte-sentsibilizazioa duten enpresek eta pertsonek programan parte hartzen duten emakumeen lan-munduratzean lagun dezaten ahalbidetzea, lan-aukerak eskainiz edo emakume horiek lan-merkatura sartzea ahalbidetuko eta babestuko duten ekintzak eginez.

Programarekin laguntzeko moduak:

HARTU PARTE BOLUNTARIOTZA KORPORATIBOKO EKINTZETAN:  Zure enpresako edo erakundeko enplegatuak nahasi ekintza solidario jakin batean, emakumeekin zuzeneko kontaktuan, denbora-tarte batez. Gure tailerretan eta gai hauen inguruko hitzaldietan lagun dezakezu: enplegagarritasuna hobetzea, enplegurako gaitasunak, aukeraketa-prozesuak, nola komunikatu, coaching edo mentoring ekintzak eta abar.

KONTRATATU PROGRAMAKO EMAKUME BAT: Zure beharren eta aukeren arabera. Etorkizunaren alde borroka egiten duten baina lan-merkatura sartzeko oztopoak dituzten eta gure enplegu-zorroan izena emanda dauden emakumeentzat aukera izango da.

LAGUNDU PRAKTIKETAKO PROGRAMAREKIN: lan-esperientziak izan ditzakete prestakuntza-prozesuetan (praktikak).

EKARPENA EGIN: Ekonomikoki lagundu nahi baduzu edo doako produktu edo zerbitzu profesionalak eman nahi badizkiguzu. Lankidetza mota horrek aukera handiagoak ematen dizkigu edo gastuak murrizteko aukera ematen digu, hala, gure helbururako funts gehiago bideratzeko

 

Zer eskaintzen dugu?

  • EDE Fundazioaren eta Suspergintza Elkartearen nahiz programako komunikazio-kanaletan enpresaren lankidetza zabaltzea.
  • Estali gabeko lanpostu hutsetarako laguntza. Gure enplegu-zorroko emakumeak aurrez aukeratzen ditugu.
  • Informazioa ematen dugu hautagai diren pertsonei buruz, haien enplegagarritasun mailei eta gaitasunei buruz, eta gure programan garatu izan dituzten gaitasunei buruz.
  • Hautagaien prestaketa. Prestakuntza, behar izanez gero.
  • Jarraipena eta txertatze ondorengo laguntza (bai enpresari, bai aukeratutako hautagaiari)
  • Enpresentzat edo erakundeentzat kontrataziorako izan daitezkeen laguntzen inguruko babesa, informazioa eta orientazioa.
  • Lankidetza-ekintza horiek enpresaren gizarte-erantzukizuneko eta berdintasunerako planetan txertatzeko laguntza.

 

EDE FUNDAZIOAk, enplegu-zerbitzu publikoekin lankidetzan lan-bitartekaritzako jarduerak egiteko, ENPLEGU AGENTZIAREN baimena du 2012ko abuztutik.

 

Lankidetzarako eta/edo harremanetarako formularioa:









Datuak


Enpresen kasuan:





Laguntzeko interesa dugu:

Zehaztu estali beharreko lanpostua(k) eta ezaugarriak.


Zehaztu, nahi baduzu, eskain dezakezun praktikaldi mota.








Zehaztu zein:


Irakurri dut eta onartzen dut pribatutasun-politika